top of page

EKHIÑE I

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 1 dic 2022
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024


ree


Ekhiñe zuhaitzei hitz egiten dien neskatoa da. Bere esku txikiekin hitzak idazten ditu hauen enborrean. Ekhiñe babesturik sentitzen da haien adarren artean, sustraien magaletan. Pinu handi bat da bere begikoena, ordea. Hori koloreko bere adar puntekin enborra marrazten du eta, sekretu magiko bat balitz bezala, putz egiten du amaitzean, bere desira guztiak betez.

Oinezkoak harrituta begiratzen geratzen zaizkio. Dantza ere egiten du Ekhiñek pinuaren besoak helduz. Esku amaiezinak baititu pinuak bere ertzetan heltzeko. Garaieneraino iristen da Ekhiñe, bere zuhaitz begikoenak ikus eta entzun dezakeena jakiteko. Eta huraxe eskatzen dio.

Txirrinak jo arren han geratzen da, pinuaren azpian, geldirik. Ez da konturatzen gainontzeko haurrak klaseetara itzuliak direla. “Lore argitsu bat zara”, entzuten dio orduan zuhaitzari esaten. "Ez du axola non hazten zaren. Altxatu eta haizea eta eguna eta gaua eta euria eta eguzkia ezagutzeko aukera izango duzu. Hala ere, loratzeak denbora hartzen duela jakin behar duzu. Izan nahi duzuna ere izango zara orainean gogor amesten jarraitzen baduzu".

Andereñoak deitzen du orduan:

– Ekhiñe, zer egiten duzu hemen egiten duen hotz handiarekin? Eskuak ere gorrituko zaizkizu, goazen klasera.

– Nire ametsak marrazten nengoen. Idazten ez badituzu zaila da haiengan pentsatzen –azaltzen dio Ekhiñek.

– Ados nago zurekin, inoiz kontatu nahi badizkidazu, pozik irakurriko ditut –erantzuten dio andereñoak klasera laguntzen duen bitartean.

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page