EKHIÑE II
- Maria Eugenia Lopez

- 1 dic 2022
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

Zuhaitzen ondoren haizea da gehien maite duena. Begiak itxiz entzuten du barrezka. Harekin jolasten du hostoak jarraituz, gauzak bere lekutik mugituz, bizitza sortuz. Bere algarek egiten dute paisaia eder, une honetan hura ez daki, dena den. Kolore bizienak astinduz natura mirestu eta zaintzen du Ekhiñek.
Naturak ere zaintzen du bera. Leihoaren beste aldean geldirik geratzen da, lasai begira dezan. Etxeko lanak egitean pentsatzen du honetan. Arkatza heltzen ikasten du, letrak bereak egiteko, hitzak banan-banan osatuz, ondoren paisaiari ikasitako esaldiak abesteko.
Izan ere, munduan gehien maite duena Ekhiñek abestea da. Dantza egiten du bitartean gainera. Eta beste mundu bat ikusten duela sentitzen du. Bere ahotsarekin altxatu eta zentzua egiten duen beste mundu bat alegia.
Zein da zuk gogokoen duzun abestia, irakurle maitea?


Comentarios