top of page

EZKER ETA ESKUIN I

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 2 dic 2024
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 1 ene

Mirari amaren eskutik doa ibaiak marrazten dituen ertzetan saltoka. Erosketak egitetik datoz eta, etxera iritsi aurretik, basora hurbiltzen den bidea hartzea dute nahiago. Txorien kantuak entzutea gustuko dute ur-jauzi txikien mugimenduen artean. Basotik gertu daudenean, itzuli eta bazkal-ordurako iritsi ohi dira etxera. Zuhaitzen artean, berriz, norbait ikusi duela iruditzen zaio Mirariri.

Ibaia eta paisaia eguzkitsua. wiximages.

–Zatoz, txiki!! Ez zaitez urrundu! Itzuli beharra daukagu! –egiten dio oihu bere amak.

  Gizon bat dago bizkarrean poltsa handi batzuk eramaten.

–Ama, goazen merkatua ikustera, mesedez! –eskatzen dio Mirarik gizona jarraitzeko –ongi goaz denboraz eta eguzkia dugu gainera!!

Amak ez du ulertzen zergatik maite duen Mirarik herriko merkatua horrenbeste, baina baietz esaten dio. Herriko merkatuan bitxirik bitxienak aurki daitezke. Ispilu erraldoietan bere burua ikustea gogoko du Mirarik, liburu eta altzari zaharren artean miatu… Gaur, aldiz, gizon horren bila dabil. Inoiz ez ditu ikusi horren begi argi eta irribarretsuak. Zapatak konpontzen dabil eta oso alai agurtzen du Mirari.

Zapata guztien artean, bata bestearekin kolore desberdina duen pare bat aukeratu eta janzten du Mirarik.

–Zeinen politak eta erosoak!! Daramatzadanak txikiak geratu zaizkit, ama! Begira zeinen ideia ona hauekin geratzea!

–Baina ez dira berriak, Mirari! Eta bata bestea baino argiagoa da! Kolorea galdu du batek eguzkiarengatik. Pare desberdinetakoak direla ere dirudi! 

  Mirari haiekin dantzatzen hasten da, pozik:

–Ez zait axola desberdina izatea bata bestearekin. Nire oin bakoitzerako perfektuak dira. Ez dakizu zeinen eroso noan, benetan!! Eta izugarri ederra iruditzen zait desberdina izatea bakoitzaren kolorea…

Gizonaren begirada are gehiago argitzen da. Eskerrak ematen dizkio Mirariren amari ordaintzen dionean.

–Oso zoriontsu izan zure zapata bereziekin, neskato! Eta, bereziki, ondo erabaki zein lurretan zapaldu!!

Mirari salto handietan doa etxera bere amarekin, benetan alai eta eskertuta. Amak, aldiz, lotsatuta begiratzen dio, lagunek barre egingo diotelako kezkatuta bigarren eskuko zapatila bitxi horiekin.

–Pentsatzen nabil, Mirari. Etxean dudan kolore iluneko betunarekin bi zapatilak berdindu ditzakedala uste dut. Ez da nabarituko, eta biak berdinak izango dira, ikusiko duzu.

–Ez dut berdinak izan daitezen nahi, amatxo. Diren bezalakoak nahi ditut.

Abiadura bizian igotzen ditu orduan eskailerak Mirarik erosketarekin batera eta edozein eginbehar betetzeko gai dela sentitzen du bat-batean.



Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page