top of page

EZKER ETA ESKUIN II

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 1 ene
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 4 ene





Arratsalde horretan Mirari izugarri pozik jaisten da bere lagunekin plazan jolastera. Bere zapatilekin benetan harro dago eta halaxe esaten die:

– Ezker eta Eskuin deituko zaituztet! Zer deritzozue? Bion desberdintasunak gustuko ditut oso. Eskerrak mundua kolore ugariz margotu eta nahastu dezakegula! Nik ez dut kolore edo forma bakarra izan nahi, ibaia bezain aldakorra, desberdina eta ederra naiz honela, zer uste duzue?

– Ba oso pozik gaudela zurekin egotearekin!! Abentura pila edukiko ditugu! Eta eskerrak ematen dizkizugu beste kolore batekin gu margotu ez izanagatik, ene! Maite zaitugu!!

– Eta nik zuek ere! Goazen nire lagunak ezagutu ditzazuen!!

Mirari pixka bat urduritzen da plazara iristean. Hain zuzen ere, Noa ikusten du bere lagunekin batera. Noak jendeaz barre egitea gustuko du, eta momentua itsusituko diola pentsatzen du. Dena den, Mirarik ez du irribarrea galtzen, eta bere zapatilekin babestuta sentitzen da.

Neskak parkean hizketan.

Noa ondoko lagunei belarrira hitz egiten hasten da, eta ondoren barrez:

– Baina nondik atera dituzu zaharkin horiek?! Zu baino urte gehiago dituzte zapatila horiek, jajajj!!! Erabiliak daude gainera, ez? Zelako nazka!!

  Mirarik Noaren botak begiratzen geratzen da orduan. Arrosa distiratsu batekoak dira. Noa oso polita dela iruditzen zaio Mirariri. Ilea laranja kolorekoa dauka, begiak handiak eta biziak. Ahoa berriz, gainontzekoen gainetik egoteko hitzez betetzen duenean, argia galdu eta guztiz zatar ikusten du.

Mirariren lagunek barre egiten dute Noarekin batera, Lavanya izan ezik, serio geratzen dela.

– Ba nik gustuko ditut oso zure zapatilak, Mirari. Goazen jende jeloskorra ez dagoen toki batera arratsaldea pasatzera –mozten ditu Lavanyak.

– Nahiko zenituzkete nire bota arrosa distiratsuak eduki! Zuek bai jeloskorrak!!

– Lagunak nahi ditugu, Noa - eta, hau esanda, Mirari Lavanyarekin batera ibai ertzera joaten da.

  Lavanya Mirarik ezagutzen ez duen herrialde batetik dator, eta benetan interesgarria egiten zaio haren haurtzaroko oroitzapenak entzutea, baita bere familian dituzten ohiturak ezagutzea ere. Lavanyak modu desberdin batean pentsatzen du askotan, eta Mirarirentzako benetan dibertigarria da ematen dizkion azalpenei arreta egitea.

– Asko ikasten dut zurekin, Lavanya, inoiz zure jatorria den tokia bisitatu nahiko nuke.

– Joango gara, bai noski!! Baina han zapatilarik gabe ibiltzen gara askotan. Ez dakit zoazen bezain harro zapatila horiekin ibili ahalko zaren!!!

  Eta biek algara luzea botatzen dute.

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page