top of page

INURRI BIHURRIAK I

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 8 feb 2023
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024



ree


Beñatek azukrea gorroto du. Babarrunak jatea gogoko duenarekin alderatuta, edota gazta, edozein ogitarteko… gozoegiak diren gauzek mingaina lokartuta uzten diotela sentitzen du! Horregatik, uda garaian, izozkiak hartzen dituenean bere familiak, berea jan ordez, leihora eramaten du, nola urtzen den ikusteko.

Izozkiko kolore biziak ur tantatxoak edukitzen hasten dira, ortzadarra osatuz. Eguzkiaren indarrarekin pitzatzen ikustea zoragarria dela iruditzen zaio: pixkanaka ur bihurtuta, izan zen izozkia heltzen zuen egurrezko makila besterik ez da geratzen azkenean, putz txiki eta argitsu batez inguraturik.


Bitartean, izate txiki eta oso azkar batzuk, bizitza antolatzen dabiltza:

– Goitik dator! Goitik dator! Abisu hau bigarren taldeko lehenengo ilarentzako da! Goitik dator! Errepikatzen dut! Goitik dator! –inurri bihurri bat da, Beñaten etxeko paretan aurkitutako bide gozoa dastatu eta gero abisua ematen ari du.

– Mezua bere bidean da! –erantzuten dio beste inurri bihurri batek.

– Gozoa! Gozoa! Gozoa! Bidali talde bat! –berriz ekin dio inurri bihurriak Beñaten izozkiko tantak xurgatu eta gero– Ez du axola, nik neuk jarraituko dut goraino!

– Ez hori egin, tontolapiko galanta, nork bidaliko du abisua bestela? –erantzuten dio beste batek.

– Ba zu zeu izango zara! Zatoz, zatoz, ez zara damutuko!! –inurri bihurria guztiz tematzen da.

– Ideia txarra deritzot, ideia txara deritzot... Aiiii ene, beldur naiz –jarraitzen du beste inurriak izozkiaren bila joatera animatzen dion inurri bihurriari.

– Jarrai nazazu, dibertigarria izango da! –korrika batean aldentzen da inurri bihurria bere aurretik.

Beñat dagoen leihora arte iristen dira:

– Gizaki bat!!!! Gizaki bat!!! Aiii amaaaa! Nik ez dut segitu nahi!! –beste inurria kexaka hasten da.

– Atsegina dirudi, baina lasai egon! Ez gaitu ikusten, oso txikiak gara eta. Aizu, desegiten ari da, azkar ibili beharra daukagu edo, bestela, erregina haserretuko zaigu! –inurri bihurria erreginarekin oroitzean urduritzen da.

– Nora zoaz orain ba? –beste inurria bere atzetik doa.

– Besteon bila!!! –inurri bihurriak ez du denborarik galdu nahi.


Lurrera iristen direnerako, bigarren taldeko lehenengo ilarak pareta igotzen daude dagoeneko:

– Azkarrenak gara! Segundu batzuen buruan iritsiko gara!! –ozen egiten du inurri taldeak.

Hala ere, egiten duen bero handiarekin, izozkia dagoeneko urtuta dago iristen direnerako.

– Hara, inurri bat! Nire ahizpa deituko dut –esan eta egiten du Beñatek.

– Bat ez, Beñat! Bat ez!! Behintzat sei daude, ezta? Zeinen azkar mugitzen diren!! Zertan daude?

– Auskalo, Aitziber! Zein gustuko duzu? Geratuko gara zenbaitekin?


Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page