top of page

INURRI BIHURRIAK II

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 8 feb 2023
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024






ree

TRRRIIIIIINN!! Tinbreak jotzen du bat-batean. Beñat eta Aitziberren kalean jolasten duten haurrak dira:

– Aitzibeeeeer! Beñaaaat!! Jaits zaitezteeee!!! Begiraaaa!!!!

Inurri ilara amaigabe batekin aurkitzen dira kale guztietako zuhaitzetatik hasita doana haien pisuko leihoraino, paretan urjauzi beltz bat marrazten dutelarik. Zoruan sakabanatzen da ostean inurri urjauzia eta, lerro desberdinak marraztuz, herriko zuhaitzetaraino itzultzen da, lur-azpira sartzeko gero.

– HARAAAAA!!!!!!!! –aho-zabalik geratzen dira denak.

– Nire izozkiaren bila datoz!! –konturatzen da Beñat haien leihoan pentsatu eta han urtzen utzitako izozkiarekin akordatzean– gehiago jarriko dizkiet!!!

– Ez, Beñat!! Ez egin hori!! Etxean sartuko direla! –Aitziber izututa dago.


Beranduegi, dena den. Beñatek hozkailuan geratzen diren hiru izozkiak hartu eta leihoaren beste aldean uzten ditu, hau ondo ixten du gero.

– Gustuko duzue, ezta? Ea zer egiten duzuen orain! –Beñat leihoaren beste aldetik inurriak begiratzen geratzen da.

Segundu bat pasatu aurretik, inurri mendikate bat sortzen da izozkien inguruan, hauek urtzera itxaroten.

– Paraaaadisuaaaa! Paradisuaaaaa! Hemen da erregina elikatzeko tokia!! Zeruko jakirik gozoenak dituena!!!!! Eta nik aurkitu dut!!! Bikaina naiiiz! –inurri bihurria bere burua ospatzen hasten da, erotze puntu bat hartuta horrenbeste azukre irentsi ostean.

– Goaaazeeeeennnn!!! –inurri guztiak, bata bestearen gainean, izozkiekin egin nahi dira.

– Nik herriko plaza guztia gurutzatu dut honera iristekoooo!!! –oihukatzen du batek.

– Ba ni ondoko herritik nator –esaten du oso azkarra kontsideratzen den inurri batek.

– Zer?!!! Beste erregina baten partez zatozela!!? Hau gurea da!!

Elkarrekin borrokan hasten dira inurriak orduan. KLIKK-KLAKK! Etxeko atea ireki eta Aitziber eta Beñaten gurasoak sartzen dira.




Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page