top of page

EKHIÑE III

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 4 dic 2022
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024







ree


Gauetan hostoak entzuten ditu bere abestiei erantzuten eta batzen. Kale-argiek esna mantentzen dituztela badaki eta, horregatik, egunean zehar, lo geratzen direla. Argiz betetzen dira hostoak eta Ekhiñeren ametsak zaindu eta loratzen dituzte.

Jaikitzerakoan, ideia eta landare berriak ditu Ekhiñek buruan. Hauek ez galtzeko, ziztu batean hartzen du gosaria bere zuhaitz begikoenean hauek marrazteko, haietaz ahaztu baino lehen.

Ikastolarako bidean dela, goiz batean, neskato bat ikusten duela iruditzen zaio pinu handiaren azpian, ezkutatuta.

– Zer zabiltza nire zuhaitz begikoenean? Nor zara zu?

Lurrera begiratzen jarraitzen du ezezagun berriak, eta burua besoekin bilduta negar batean hasten da.

– Barkatu, kaixo esan nahi nizun lehenengo. Ni Ekhiñe naiz, eta goizero nator pinu honetara amestu dudana marraztera. Lagunduko didazu? Adarren amaieran dauden punta horitxoak hartu eta enborra margotzeko erabiltzen ditut.

– Hara!!! Zeinen polita!

Eta Ekhiñerekin batera margotzen hasten da, malkoak guztiz lehortzen zaizkion arte.

– Ni Laia naiz. Ez dut inor ezagutzen hemen eta beldurra daukat.

– Ni ezagutzen nauzu orain. Elkarren lagunak izanda ez dugu beldurrik edukiko inoiz.

Ez daki zergatik esan dion hura, baina zentzua duela iruditzen zaio Ekhiñeri. Zalantzarekin begiratzen dio une horretan Laiak, eta zalantzarik egin gabe eskutik heltzen du Ekhiñek, harekin batera sartuz klasera.


Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page