EZKER ETA ESKUIN III
- Maria Eugenia Lopez

- 3 ene 2025
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 7 ene 2025
– Zeinen atsegina den Lavanya!!! Noiz ikusiko dugu berriro? –galdetzen dio Eskuinek, kolorerik argienarekin apainduta.
– Zorte handia duzu bera lagun bezala edukita –gehitzen du Ezkerrek, kolorerik trinkoena eramanda, bizi.
– Ba bai, maizago elkartu beharko nintzen berarekin! Zuek ere oso lagun onak zarete, ezta? –galdetzen die Mirarik.
–Oso!!! –biak aldi berean.
–Nahiz eta Eskuin nahiko isila den, baina oso sakona pentsatzen! –ateratzen zaio Ezkerri.
– Beno, eta zu, Ezker, oso ausarta, ene zelako lokatzetan sartzen nauzun askotan! –egiten du barre Eskuinek.
– Ez kexatia izan, gero primeran pasatzen dugula! Eguna lo egiten pasako zenuke bestela zuk, ala hodeiak begiratzen!! –erantzuten dio Ezkerrek ere barrez.
Hirurek egiten dute barre eta Mirarik zapatilak kendu gabe egin nahi du lo.
– Neskato, utziguzu ere deskantsatzen!! –esaten du Eskuinek.
– Kexati galanta, esan dudana! Gu oso eroso gaude zure oinekin, horrela ere egin dezakegu lo!! –Ezkerrek ez du eguna amai dezan nahi.
Eskuin aharrausika hasten da, eta Mirarik jarraitzen dio. Minutu gutxiren buruan, hirurak lo dira.



Comentarios