GELDITU
- Maria Eugenia Lopez

- 1 ene
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 3 ene
Oinez askotan ez dugu asmatzen
norantza, ordua, haizea;
aurkituko duguna gure aurrean.
Eta arindu eta arindu eta arindu,
bilatu, bilatu eta bilatu,
birak eta birak ematen ditugu!
Egunari ihesi korrika,
hasperen batean etsita,
beste arintze, bilatze eta bira bat
jakin nahian zer den
gertatu eta izango dena
txoriak entzuteari uzten
diogu eta gaua egiten da.
Geldituko bazina entzutera
zuhaitzak, zuri begira,
zerua batu nahian
zure irrian
lasai biziko zinateke,
beldurrik gabe maitatzen,
elkarrekin ogitartekoak jaten,
ahateak elikatzen
KUAK! KUAK!
Urtxintxa bat jaisten da,
une txiki batean,
adi arnasten zeundela,
hitz egin gabe, orain,
bere begietan eskainiz
erantzuna:
Ibilbidea
zu zeu
zara.




Comentarios