INURRI BIHURRIAK III
- Maria Eugenia Lopez

- 11 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

Aitziber eta Beñaten gurasoak sinestezin dabiltza:
– Herri guztiko eta inguruko inurriak gure etxerako bidean jarraitu gaituzte!!! Zer da hau? Erantzun ezazue oraintxe bertan!!! –haien aita urdurituta dago, inurrien beldur baita.
– Izozkiak... –Beñatek leihoa erakusten die.
Zalantzarik egin gabe, haien amak inurrien artean eskua sartzen du, izozkien lau makiltxoak aurkitu eta urrutira botzen ditu, zenbait inurri hegan ateratzen direla. WIUUU!!
– Izozkiak erosten ditugun azken aldia da hau, argi geratu da? –eta hau esanda bere eskuetan geratu diren inurriak modu xarmant batean kentzen ditu gainetik amak, logelatik irteten den bitartean.
Aitziber eta Beñat aitarekin geraten dira leihotik begira, inurri mendia nola desegiten den adituz. Amak izozki makilak botatako norantzan inurriak nola alde egiten duten ikusiz.
– Zergatik egin du hau amak? Politak ziren... –Beñat goibel dago.
– Gure etxea delako eta zaindu behar dugulako, haiek haiena zaintzen duten moduan –erantzuten dio aitak.
Kalean jolasten dauden haurrak ere aldentzen dira, inurriak jarraituz.
– Festa amaitu da –egiten du hasperen Aitziberrek.


Comentarios