top of page

BURUZ BEHERA

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 3 dic 2022
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024


Buruz behera jartzea dut gustuko

egoera bat ulertzen ez dudanean.


Buruz behera jartzea dut gustuko

egoera bat ulertzen dudala uste dudanean.


Kotxeak paretetatik igotzen direla iruditzen zait

eta baita gure pausoak grabitatetik libratu ere.


Aurpegi luzeak irribarre egiten hasten dira

eta itxiak doazen begiak ireki.


Buruz behera jartzea dut gustuko

ikusten dudana gustatzen ez zaidanean.


Buruz behera jartzea dut gustuko

beldurrari aurre egin nahi diodanean.


Hankaz gora ere jartzen naiz

'ta barregura sartzen zait


begiratu ohi ez dudana aditzean

eta gauzak, aldrebes egonda ere,

zentzua aurkitzen diedanetan.


Buruz behera jartzea dut gustuko

ideiak garbitu nahi ditudanean,

garrantzia kentzen baitiot

zuzen ikusten nuenari:


zuri,

neuri;

munduari.



ree

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page