top of page

DENBORA

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 1 ene 2023
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 3 ene


Orduei buelta eta buelta eta buelta

ematen dio munduak arrazoia denborari.

Nik ez dut hau gelditu nahi baina nire alde jarri.


Eta ixten ditut begiak

aurrera joatea ahaztuz,

unea sentitu, besarkatzeko.


Eskertuz eskua ematen didatenei

denborari baino lehen,

haien minutuak oparituz.


Norenak dira zure minutuak?


Estutu ordez, hauek handitu egiten dira

maite ditugunekin gureak partekatzean;


eta hala,

galdetzen didatenean zenbat bizi izan naizen,

biderkatuko ditut konpainia onean pasatutako orduak.


Betierekoa izango zara nire formulan?


Maitasun bihurriz, ez baitzaitut ahazten.


Zurea beti,

Denbora



ree

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page