EKHIÑE V
- Maria Eugenia Lopez

- 1 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

“Azkenaldian ez noa oso maiz zuhaitzekin dantzatzera”, idazten du Ekhiñek bere egunerokoan. “Lagun oso dibertigarri bat egin dut, Laia du izena, eta harekin igarotzen dut orain jolas-ordua. Zuhaitzak hazten jarraitzen dutela ikusten dut, eta agian ez zen horren garrantzitsua nire pinu maitearekin dantzatzea horretarako”.
Hau idatzi eta, hurrengo goizean, Laia klasera faltatzen da. Bere pinura itzultzea erabakitzen du orduan Ekhiñek. Oraingoan ez du ezer marrazten, baina polit eta lasaia dagoela iruditzen zaio bere azpian eserita. “Ondo pasatzen dudanetan politagoa ere ikusten dut”, pentsatzen du.
– Aizue, goazen elkarrekin abesti bat egitera: bakoitza esaldi batekin hasten da eta zuhaitz honetan idazten dugu!
– Nola idatziko dugu ba zuhaitz honetan?! –gainontzeko haurrak harritzen dira.
– Sekretu bat kontatuko dizuet abestia egiterakoan –erronka botatzen die Ekhiñek.
Zuhaitzean nola marraztu erakusten die egun horretan Ekhiñek, eta pinua geroz eta ederrago dagoela iruditzen zaio. Partekatzen duguna biderkatuko balitz bezala, algarekin nahasten du ikusten eta sentitzen duena egunez egun.
– Bihar errepikatuko dugu! –erantzuten du gehiengoak buruarekin baiezkoa eginez.


Comentarios