EKHIÑE VI
- Maria Eugenia Lopez

- 1 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

Zenbait egunen buruan Laia klasera itzultzen da, gaixo ibili baitzen. Ekhiñeren bila doa hamaiketako orduan, baina ez du aurkitzen. Lehenengo egunean harekin pinu batean margotutako elefantearekin akordatzen da bat-batean, eta hara joatea erabakitzen du.
Aho-zabalik, Ekhiñe gainontzeko ikaskideekin pinua margotzen dabilela ikusten du eta, haserre, harengana hurbiltzen da:
– Hau gure arteko sekretu bat izango zela esan zenidan, eta ez duzu horrela mantendu! Gure ametsak jakingo dituzte orain, eta ez dira beteko!! Besteen modukoa zara! Gorroto zaitut!! –Laia guztiz damututa dago.
– Baina zertaz ari da? –galdetzen dute besteek.
– Kaixo, Laia. Lasaitzen zarenean hitz egin dezakegu –erantzuten dio Ekhiñek, urduri barnean.
Laia negarrez aldentzen da eta Ekhiñe benetan gaizki sentitzen da ondorioz, nahiz eta ezer gaizki egin ez duela jakin. Ez zien gainontzekoei kontatu aurretik Laiarekin marrazten egon zen ametsak zeintzuk ziren. Ez zituzten ulertuko gainera! Dena den, ez da Laiaren bila joaten, eta behin etxean dela, zerbait idatziko diola pentsatzen du.


Comentarios