EKHIÑE VII
- Maria Eugenia Lopez

- 11 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

“Nire laguna Laiarentzako:
Ez dut gure sekretua kontatu. Marrazten ibili garena ez daki inork. Mindu nau ni zalantzan jarri izana guztien aurrean, eta ez dut hori berriro egin dezazun nahi. Eta ez dut ezta ere nahi gure adiskidetasuna apurtzea, eta horregatik idazten dizut hau.
Ezagutu zintudan egunean marraztu zenuen elefantea marraztu dut orrialde honetan eta eduki dezazun nahi dut. Beldurra edukiko ez genuela adostu genuen, eta ez dugu edukiko bata bestea gertu edukita.
Azkenaldian ez nenbilen lehen bezala zuhaitzekin abesten, eta hori zurekin oso ondo pasatzen dudalako da. Hala ere, zuhaitzak begiratzean, ederrago daudela pentsatzen nuen aldiro. Bururatu zait dugun alaitasuna partekatzean hazi egiten dela, eta zuhaitza margotzera gonbidatu nituen, beraz, gainontzekoak egun hauetan.
Gurekin etortzera animatzen zaitut. Ni beti egongo naiz zure ondoan zuk hala nahi baduzu. Eskertzen dizut horrenbeste dibertitzen ibili garela ezagutzen zaitudanetik. Horrela izaten jarraitzeko, gure beldurrak marraztu dugun elefante honi utziko dizkiogu, banan-banan jan ditzan.
Zer iruditzen zaizu? Ez dut zu bezain ondo marrazten, baina saiatu egin naiz.
Zure laguna,
Ekhiñe”


Comentarios