EKHIÑE VIII
- Maria Eugenia Lopez

- 11 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

Hurrengo goizean, Laia Ekhiñe eta gainontzeko lagunekin batzea erabakitzen du.
– Kaixo, koloreak ekarri ditut!! Eta jolas bat. Barkatu atzogatik, Ekhiñe.
Guztiak koloreak irekitzen hasten dira zalaparta batean.
– Irudi batzuk egin ditut. Zu, Xabi, has zaitezke, oso ona zarela antzezten. Asmatzen duenak zer den, margo bat hartu eta norbaiten izena idatziko du zuhaitzean, hurrengo irudia antzez dezan! –azaltzen du Laiak.
– Banoa, banoa, banoa!!! –Xabi oso barregarria da.
Txirrinak jo zuenerako sabeleko minarekin amaitzen dute horrenbeste barre egin izanagatik. Zoriontsu dira, eta pinua bakoitzaren izenarekin eta kolore desberdinekin alaituta geratzen da, ilusio eta ametsez margotuta.
– Gaur hostoekin amestu dut –esaten dio baxu Laiak Ekhiñeri.
– Eta zer esan dizute? –galdetzen dio Ekhiñek.
– Arrazoia zenuela, hosto guztiak behar ditugu. Benetan eder apainduta geratu da pinua eta hazten jarraituko du. Eta, baita ere, beti egongo garela elkarrekin, Ekhiñe.
– Faltan zintugun zure koloreekin –erantzuten dio lagunak. Eta Laia besarkada erraldoi batekin betetzen du betirako.



Comentarios