NEGUKO IZARRAK
- Maria Eugenia Lopez

- 1 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024
"Zeinen politak diren, gauean
izarrak, ez al zaizu iruditzen?",
galdetzen dio amonak, irribarrez.
Haurrak, ordea, tristura sentitzen du
haien edertasuna bakardadean
ateratzen dela pentsatuta.
Izar guztiak elkartu nahi ditu
bakarrik eta sakabanaturik egon ez daitezen;
goibel, elkarrengandik urrun
espazio ilun eta nahigabetuan.
Mendiak igotzen ditu, beraz,
hauek ukitzeko, ia;
izarrak biltzeko, gertu;
estutzeko, bere besoen artean.
Nekez beterik, baina
amorerik eman gabe,
lotara itzultzen da,
hotz handia egiten baitu;
eta izarrak harrapatzen dituela
amesten du.
Biraka, hegan motel,
ertzak kantari, argia eginez,
begirada betetzen diote,
masailak koloretu.
"Bihar gaude", diote.
Eta hara non, hurrengo goizean,
zerutik erortzen hasten direla ikusita,
"Ene izarrak!!", oihukatzen duela.
Elurra dela esaten diote,
bakarrik berak baitaki
bat egiten duen
distira berezi horren
sekretua.




Comentarios