top of page

GORA BIZIKLETAK!

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 18 feb 2023
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 23 mar 2024


Haizearen aurka, aurpegiak

arnasarekin bat egiten du

txirrindulaz gabiltzanean.


Hegan egin ahalko bagenu

bizkarra geldi eta lasai edukita;

aurrerantz azkar, eskuak geldi,

bizikletan eginen genuke

gorputza askatu.


Taupada bakarrean,

eguraldiaren kontra,

pisatzen duten pentsamenduek

ihes egiten dute

iletik solte ateraz.


Bota ez diren malkoak

txirrindulaz joatean

desegiten ditut,

kotxeak aupadatuz,

nire gurpil argalak indartzen ditudan bitartean.


Helmuga leundu eta ahaztu ere egiten dut

zerua eta errepidea elkartzen diren puntuan,

segi eta atzean utziz

kezkatzen duten min ergelak

bihotzean.


Irribarre egiten dut

nire txirrindula xalo eta kaltegabean.

Zutik jartzen naiz

eta kaleetako erregina gisa

tinbratuko zaitut,

biratu, gelditu eta heldu,


nire ametsen hirira eramateko

zebra-bideetako begirada esnatu gabeak;

eta esnatuko ditu hiri berri bateko eguzkiak,

soinu bakarra (tin!) tinbre leun bat izanda;


ez garelako eroriko,

soilik heldu

hiri argitsu batean;

non kotxeak ez diren,

bakarrik txirrindulen manibelak;


eta bidegorrien artean

helduko da gure izena daraman zubia.


Bere sarrera izango gara

zintzotasunez argitzeko

orain arte eraiki ez diren bideak.

Gora bizikletak!



ree

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page