IHINTZA
- Maria Eugenia Lopez

- 11 ene 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 31 dic 2024
Lehenengo argi izpiak
gorde eta epeltzen ditu
belarraren malkoak lehortuz
kolore guztiekin.
Nik oina sartzen dut
eta irristatzen naiz
aire hotzak gorritzen dizkidalarik
masailak, sudurra, belarriak.
Eta entzuten naiz
goizeko isiltasunean,
munduarekin bakarrik
hitz egiten.
Eguna irudikatzen dut,
egin nahi dudana;
naizena eta izango naizena,
izan nahi ez dudana.
Inoiz baldin bazatoz,
erakutsiko dizut
eguneko mirari den
ihintza!
Maiteko duzulako,
etorri tanta bihurtutako
zeru txiki bakoitza ezagutzera,
lurrundu baino lehen...




Comentarios