INURRI BIHURRIAK IV
- Maria Eugenia Lopez

- 11 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

– Gera zaitez nirekin, aizu! –inurri bihurriak ez du amorerik ematen eta Beñat eta Aitziberren etxeko paretan geratzen da.
– Baina, zergatik? Eroa zaude ala zer? Ez al duzu ikusi emakume horrek duen indarra?? Gure erregina baino erraldoiagoa da, ni ez natzaio hari gehiago hurbiltzen! –erantzuten dio beste inurriak.
– Ez dugu zertan berari berriz gerturatu behar, agurtu gaituen umearekin ibiliko gara, azukretxoen giltza baitauka, ja-ja!! –bururatzen zaio bat-batean inurri bihurriari– Eta, hori bai, ez dugu oraingoan inorekin partekatuko!! Beste erreginen inurriak ere etorri dira, ez naiz batere fidatzen!
– Ados nago! –erantzuten dio besteak.
Horrela, Beñatek hortzak garbitzen dagoen egun batean, kanilara igotzen da inurri bikotea.
– Baiii!!!! Bueltan zarete!! Kaaaixo!!! –agurtzen ditu Beñatek– Kontu handiagoarekin ibili behar duzue! Izkuta zaitezte ondo hemendik zabiltzatenean.
Eta ulertu dutela adierazteko, ispiluaren atzetik desagertzen dira. Beñat irribarretsu eta barrezka dago.
– Uooo!! Bihar klasean primeran pasako dugu!!! Ja-ja-jaa! –esaten du ohera sartu aurretik. Eta egingo dituen bihurrikerietan pentsatzen du inurri lagunak harekin badoaz.


Comentarios