INURRI BIHURRIAK V
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

Kilima batzuk sentitzen ditu Beñatek masailean lehenengo argizpiekin. Inurri bihurriak bere eskura igarotzen dira lepoa eta besoa gurutzatuz ziztu bizian, egun on esateko.
– Hooori da! Gaur nirekin zatozte Ikastolara! –eta salto batez ateratzen da ohetik goiz horretan.
– Nire anaiak burua galdu du..! –aharrausi egiten Aitziberrek ohetik. Begiak ixten ditu ondoren, minutu batzuk gehiago lo egiteko.
Bitartean, Beñat inurriak elikatzeari ekiten dio galleta guztiak ateraz gosarirako.
– Sartu nahi duzuen galleta-poltsan, zuenak dira!! Jajja!! –esaten die inurri bihurriei.
Ama zur eta lur geratzen da Beñat galleta guztiekin ikustean:
– Beñat, zuk ez al zenituen ba galletak gorroto? –galdetzen dio sinestezin.
– Aiiiiiii eeenneeee, zelako belduuuuuuu... –inurria poltsatik.
– Tzzzz!! Ixo hadi, ez gaituela ikusiko! Lasai egon eta ez koldarra izan! –inurri bihurriak ahoa estaltzen dio bere kideari xuxurlatuz.
– Munduan beldurra ematen didan izaki bakarra da emakume hura, ez dut gertu eduki nahi –erantzuten dio inurriak baxu eta dardarka.
Aitziber eta Beñaten amak inurriak dauden ondoko poltsa hartu eta galleta bat jaten du.
– Ez didazu trikimailurik egingo, Beñat. Begiak ditut zure atzean, beraz ez bihurrikeriarik egin asteburuko txangora etorri nahi baduzu behintzat –ohartarazten dio irribarre serio batekin bere amak.
– Aiiii –inurri beldurtia kexatzen da, ikaratuta.
– Lasai, ama, ezinhobe portatuko naiz gaur eta baita txangoan ere! Beti bezala! –erantzuten dio Beñatek are serioago.
– Aitziber! Zatoz gosaltzera, berandu iritsiko zarela berriro bestela!!! –Aitziberren bila doa orduan ama.
– Korri, korri!! Atera poltsatik orain, sar zaitezte nire poltsikoan! –esaten die azkar Beñatek inurriei.
Jan dituzten hainbeste galletekin ezin dituzte ia hankatxoak mugitu, eta Beñatek lagundu behar die poltsatik ateratzen. Bere eskuan eramanez, bere poltsikora sartzen ditu inurriak.
– Ez dut ulertzen zergatik jartzen zareten horren tutun guztiak azukrearekin! Azkarragoak zinetela uste nuen! Kontuz eta ez berriro galletak jaten pasatu, edo ezin izango dugu bihurrikeriarik egin, aditu duzue?


Comentarios