top of page

INURRI BIHURRIAK IX

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 16 feb 2023
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 22 mar 2024







ree

– Ez duzu beraz gailleta gehiagorik? –berriro galdetzen dio Beñatek bere arrebari.

Ezezkoa egiten du buruarekin.

– Jakin behar nuen ezin ditzakezula jan gabe eduki –esaten dio bere anaiak, esku batekin zorua ukitzen duela, inurriak non dauden asmatzeko, gurasoak dauden kanpinera itzuli ahal izateko.

– Laster ez du ezertarako balioko egiten ari duzunak, lagun! Ilargi berria egongo da eta ez ditugu ez inurriak ezta zorua ere ondo desberdinduko. Beste zerbait pentsatu beharra daukagu! –Julenek laguntzen ari dio lau hanketan inurriak zorutik bilatzen.

– Behintzat ez du hotz handiegirik egiten! –esaten du orduan Aitziberrek– Uste dut ideia hobeagoa dela ilundu aurretik gaua pasatzeko toki eroso bat bilatzea hostoen artean. Lehenengo argizpiekin itzul gaitezke bihar!

– Noski, dagoeneko gailletak afaldu dituzunez, zuk ez duzu arazorik!! –gehitzen du Beñatek, gose handia baitu momentu honetan; eta ezkutatzen saiatzen den arren, beldur nahikoa ere.

– Baina zuri ez zaizkizu gailletak gustatzen, ez dakit zertaz kexatzen ari zaren! –erantzuten dio bere arrebak.

– Aizue, ba orain arte eduki dugun ideiarik onena da bota duzuna, Aitziber! Lagunduko zaitut lo egiteko toki bat bilatzen! –eta, hau esanda, harri pareta batera gerturatzen da Julen, hosto multzo batekin babesteko– Haizea badabil, hemen ondo egongo gara.

Beñat, aldiz, inurriak jarraitzen segitzen du, lau hanketan jarrita, eskuekin hauek nabariz, bidea aurkitu nahian.

– ­Alde egiten ari dute inurri guztiek, ez ditut gehiago nabari! Zure galtzak jan ditzaten hauek botatzeko gogoa ere sartzen ari zait! Jajajjaj –eta barrezka eta negarrez hasten da aldi berean.

– Eiii, lasai! Ondo aterako da dena! –esaten dio Julenek, bere besoa Beñaten bizkarrean jarriz.

– Nahi baduzu galtzak kentzen ditut, aizu! –esaten du bromatan Aitziberrek.

Barre batean elkar besarkatzen dute, eta Julenek aukeratutako arroka paretaren azpian babesten dira.

– Ba agian orain bai hasi duela hotz gehiago egiten! –ateratzen zaio halako batean Aitziberri.

– Dantzatu beharra daukagu kentzeko, goazen lagunok!! Iepaa! –eta salto batean zutik jartzen ditu Julenek anai-arrebak.

– Nik ez dut oso ondo dantzatzen, Julen... –esaten dio lotsatuta Aitziberrek.

– Gau honetan hoberen dantzatu behar duena zara, kasik ez dugu bata bestea ikusten! –egiten du barre Julenek.

Beñat txaloak ematen hasten da eta dantzatu egiten dute guztiz nekatuak amaitu arte.

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page