top of page

INURRI BIHURRIAK X

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 16 feb 2023
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 1 ene







ree

Begiak itxi berri ditu Julenek Beñat eta Aitziber lokartuta daudela ikusita, eta argi batzuk ikusi dituela iruditzen zaio, urrutian. Kotxe baten soinua dirudi. Anai-arrebak esnatzea pentsatzen du, baina ez du aurkitutako toki babestua gal dezaten nahi kotxea jarraitzea lortzen ez badute. Kezkatzen dio, baita ere, oso azkar baldin badoa, kotxeak ezingo dituela haiek ikusi, eta ez du istripurik gerta dadin nahi. Argien norantza asmatzen saiatu nahi du, eta geroz eta gertuago dagoela konturatzen da.

– Aizue, esna zaitezte, kotxe bat dator, oso gertu dago orain –esaten die.

– Goazen ba!!! –Beñat kotxera gerturatu nahi du.

– Ezetz!! Gera zaitez hemen, Beñat, ez dakigu nor izan daitekeen –Aitziberrek gelditzen du.


BRUN-BRUUNN...!! Kotxearen hotsa geroz eta altuagoa da, eta Aitziberrek Julen eta Beñaten besoak estutzen ditu beldurrez, zuzenean haiengana baitator kotxea.

– Azken aldia da kanpora irteten zaretela guri abisurik eman gabe! –egiten du oihu Aitziber eta Beñaten amak kotxetik jaitsiz.

– Amaaaaa!!!!! –Aitziber bere amaren besoetara egiten du korrika.

– Ni ez naiz kotxetik jaisten beldurra ematen didatelako izaki hauek! Barrura guztiak!!! Ondo al zaudete? –haien aita da.


Inurriak kotxearen argietaraino igotzen dira, gurpilak inguratuz eta hauek gidatuz, ttippi-ttapa.

– Aizu, Beñat!! Eta gailletak?? Gailletak!!! Gailletak!! Gailletak!!! –oihukatzen diote inurri bihurri guztiek aldi berean.

– Gure sukaldean bizi zaitezkete betirako honen ostean! –ateratzen zaio bihotzetik Beñateri.

– Hori ikusiko dugu!! –esaten du haien amak orduan.

– Beno, ba, nire sukaldera guztiak orduan!! –dio Julenek barrezka.

– Julenekin bizitzera noa ba! –erantzuten du Beñatek kotxera sartuz.

– Zu ez zoaz inora denboraldi batean!! Zelako susto galanta eman diguzuen! Oso arriskutsua izan da egin duzuena –eta hirurak besarkatzen ditu amak.


Aitak hirurak ondo daudela ziurtatu eta amari abiatzeko seinalea egiten dio, inurriek gurpilak gidatzera jartzen direlarik kanpinerako bidean, adiskidetasunaren bidean, indarrak berritzeko bidean.




Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page