INURRI BIHURRIAK VIII
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 22 mar 2024

Julen Aitziber eta Beñatekin doa beti txangoan, haien gurasoek asko balioesten baitute. Aitziberri lagun oso ona iruditzen zaio ere.
– Nik poltsikoan daramatzat, eta zuk? –hitz egiten dio baxu Julenek Beñati.
– Berdin –erantzuten dio honek.
– Eta planik dago edo zer? –galdetzen dio orduan Julenek.
– Plan gehiegi daude –egiten du barre Beñatek.
Kanpaleku batean pasatzen dute gaua, eta haien gurasoek jolas ingurunetik ez aldentzeko eskatzen diete.
– Hori egina dago! –erantzuten du Beñatek.
– Toki berriak aurkituko ditugu inurriei esker –kontatzen dio Julenek Aitziberri.
– Ze inurri? –Beñatek ahoa estaltzen dio.
– Sekretu bat da! –azaltzen dio bere anaiak.
Poltsikoetatik ateratzen dituzte inurri bihurriak eta haien poltsikoak, berriz, gailletez betetzen dituzte. Hauek zatitu eta bidean zehar botatzen dituzte, inurri erreka bat egiten delarik haien atzean, ez galtzeko balioko diena.
– Ene, gehiegi dira!!!! –Aitziberrek ezin ditu begiak gehiago ireki.
– Jarraitzazu oinez, jarraitu, ez dugula nahi zure galtza politak jan ditzaten –botatzen dio bere anaiak.
– Zure ipurdia gehiago gustuko dutela uste dut –mozten dio Aitziberrek.
– Beno, nik ez dut esanen ze ipurdi den politena, argi eta garbi dagoelako nirea dela –barre egiten du Julenek.
Barre pila egiten dute noraezean, zuhaitzen artean biraka, hostoen azpian miatuz, zelaiak zeharkatuz, inurri bide batek jarraitzen dielarik atzean, zaindari, lerrokatuta. Azken eguzki argiak heltzen dira orduan, paisaia laranja sutsu eta eder batekin betez.
Aitziber gose sentitzen da, eta mutilek nabaritu gabe poltsikoetan daramatzan gailletak jaten hasten da.
– Ene, hemendik dagoeneko pasa garela dirudi –esaten du bat-batan geldituz.
– Zergatik diozu hori? –galdetzen dio bere anaiak.
– Inurriak direlako hemen ere –eta zorua nabarmentzen du.
– Niri ez da horrek kezkatzen ari nauena –erantzuten dio Beñatek– baizik eta gailletak bukatu zaizkidala hauek inurriei botatzen.
– Niri ere agortu zaizkit –esaten du Julenek orduan– baina ez da hori nire kezka.
– Zein orduan? –galdetzen du Aitziberrek urduri, bere gailletak jan dituelako.
– Iluntzen hasi behar duela, ordua joan zaigu guztiz! –esaten die Julenek kezkatuta.


Comentarios