INURRI BIHURRIAK VI
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024

FIUFF!! FIUUFF! Inurriak poltsikoan saltoka nabaritzen ditu Beñatek matematikako klasea hasten denean.
– Ezin zineten saltoka jarri bidean ginenean, ala? Orain ariketa hauek egin nahi ditut, matematikak gustuko ditudala –eta hau esanda inurriak ariketen paper gainean jartzen ditu.
Zenbakiak inguratzen hasten dira orduan inurriak paper gainean. Batu behar denean eskuinean jarrita, kendura denean ezkerrean…
– Ea biderkatzen laguntzen nauzuen: bi inurri bider bi, lau izango zinatekete. Bi inurri bider hiru, sei izango zineten hiru aldiz gehiago bazinate. Eta zatitzeko, aldiz, sei izango bazinate, zati hiru, binaka egongo zinatekete hiru multzotan, bi da emaitza beraz.
– Zertan zabiltza? –galdetzen dio bere laguna Julenek.
– Inurriak marrazten, eta zu? –erantzuten dio.
– Nik ere marraztu nahi ditut!
Inurri bihurrieneraino gerturatuz, ea zergatik ez dituzten haien lagunak ekartzen belarriratzen die Beñatek, inurri gehiago izateko! Horretarako, hamaiketako goxo-goxoa behar dela erantzuten diote bi inurriek aldi berean!
– Zer ekarri duzu hamaiketakorako, Julen? Galletarik?
– Bai, tori.
Zati bat apurtu eta, segundu batzuen buruan, sei, hamar eta hamabi inurri biltzen dira.
– Primeran!! Goazen matematikekin jarraitzera!


Comentarios