IRABAZLEAK
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024
Jendeak irabazlea nor izango ote den jakin nahi ohi du,
ez dakidan arren irabazlea erortzen denean
aurre hartzeko egiten duten,
edota irabazten duenean gertu egoteko.
Gauza da inork ez duela irabazlerik nahi,
mehatxu baitelako inor gure gainetik dagoela
sentitzeak;
ez baikara konturatzen bakoitzak bere lasterketan dabilela
eta bakoitzaren lasterketaren irabazle bakarrak garela.
Alboan duguna laguntzeko dugun gaitasunean
bakarrik gu bizi eta ikusi duguna partekatzean;
eta hau entzuten ez duten tokietatik aldenduta
gure helmuga topatuko dugula.
Lekua aurkituko dugulako gu geu garenean,
ospatu izanen ditugulako inguratzen gaituztenen
saiakerak,
gurearekin batera;
ez garelako gelditzen
saiatzen garen bitartean.
Abestia ezagutzen duzu?




Comentarios