ITXAROPENA
- Maria Eugenia Lopez

- 1 dic 2022
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 31 dic 2024
Zure itxaropena mirari
iruditzen zait.
Begietan eraikitzen duzu
gorde daitekeen denbora
besarkatuz.
Itxaroten nauzu,
une zehatza ezagutzen duzu
eta galdetzen didazu,
nire itzalak entzuten
argitzeko.
Baina ez da horregatik
maite zaitudala,
zure kemena miresten dut
hitzik gabe guztia esateko
eta, hitz egitean,
mundua isilarazteko.
Desberdinak izanda
elkar ulertuz,
minen beste aldean
aurkituko nauzu.
Nire aurretik zen denborarengatik,
izango denagatik gure ondoren,
itzultzen garelako oinarrira
eta pentsatzen zaitut.
Hutsunerik ez delako zure begiradan,
adoretsu egiten nauzu, ama.




Comentarios