LARANJAK
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 7 ago 2024
Laranjak ikusten ditut
munduaren begiak.
Harriduraz begiratzen gaitu
kezkatuta gabiltzanean.
Laranjak ikusten ditut
munduaren begiak.
Kezkatuta begiratzen gaitu
arduratzen ez garenean.
Laranjak ikusten ditut
munduaren begiak.
Arduraz begiratzen gaitu
elkar ulertzen ez dugunean.
Laranjak ikusten ditut
munduaren begiak.
Ulertu gabe begiratzen gaitu
elkarri laguntzen ez diogunetan.
Laranjak ikusten ditut
munduaren begiak.
Laguntza eskaini ezin,
bere gorputzaren min garenean.
Iluntze bizi bat izan nahi du
eta beste aukera bat eskaini,
bere oparia eskertu eta zaintzeko
lan egin dezagula esan.
Bere koloreak itzali gabe,
laranjarekin... izan.




Comentarios