top of page

LIBURU BAT

  • Foto del escritor: Maria Eugenia Lopez
    Maria Eugenia Lopez
  • 11 feb 2023
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 31 dic 2024


Zer da ba liburu bat,

beste unibertso bat ez bada?

Pisurik gabe irekitzen da

bere barnean eteteko

begiratzeko zaila dena.

Zure burua ezagutzeko

hitz tarteen artean.


Zer da ba liburu bat,

beste etxe bat ez bada?

Ezjakintasunaren jolas,

bizitza berriro eraikita

espazio amaigabeetan,

eseri eta entzuteko

pizten zaituen hotsa.


Zer da ba liburu bat,

belaunaldien soinua eta

sentipena, ez bada?

Zirraren aurrerapen gisa,

zoriontsu izateko

ametsen eskailerak; orri,

letra; bihotzez nahi duzuna.


Zer da ba liburu bat,

aurpegi bat ez bada?

Mugituko delako

bilatu gabe zu harritzeko,

nahiko nuke izan liburu bat,

zure oroitzapenetan

pentsamendu bilakatzeko.


Zer da ba liburu bat?

Gizakion poza eta mina,

itxaropena sinatuta.

Zuretzako izan nahi dut

ezkutaleku bat;

zuretzako izan nahi dut

betirako den liburu bat.



ree

Entradas relacionadas

Ver todo

Comentarios


Izenpetu ipuinak eta mitxoletak jasotzeko

Mila esker bihotzez!!

© 2023 by The Book Lover. Proudly created with Wix.com

bottom of page