MARIGORRINGO BAT EDO BI
- Maria Eugenia Lopez

- 8 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 31 dic 2024
Nire ohe gainean
itxaroten zegoen, marigorringoa.
Ondoan eseri nintzaion
nire bakardadearekin.
Ohera sartu nintzen,
eta jarraitzen nuela pentsatuz,
lo geratu nintzen,
zelai zabal batean esnatuz.
Han zeunden zu, ikusi ez zintudan arren.
Han nintzen zuregatik, eta ez zenekien.
Garbitu dut goizean aurpegia
marigorringo baten aurrean
eta zelai amaigabea ikusi dut,
nire bihotzeko hego eta orbanekin
zeharkatuko dudana.




Comentarios