NIRE SUSTRAIAK
- Maria Eugenia Lopez

- 1 dic 2022
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 23 mar 2024
Mitxoleta baten moduan sentitzen naiz beti.
Benetan hauskorra,
indartsu izatearen mozorroa janzten askotan,
baina benetan ahula ikusiz
nire burua.
Haizeak astindu egiten nauenetan
gora begiratzen dut,
ekaitza konbentzitzeko
saiakera baten moduan.
Eta gehienetan sinistu ere egiten dut
geldituko dudala,
blai amaituz
eguna.
Albo batetik bestera astintzen naizen arren,
nire sustraiak ditut,
euriaren soinuarekin egarri izateari
uzten dutenak.
Izan ere, lore-hosto gorriak handitzen zaizkit
edozein keinu txiki arnastean,
nire arnasa direlako
gauzarik ñimiñoenak.
Naizena naizelako
egun amaieran,
nire sustrai luzeekin
geratzen naiz.




Comentarios