OTSOAK
- Maria Eugenia Lopez

- 16 feb 2023
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 18 ene
Zuzen eta ondo, uluka isiltzen da.
Esan nahi zena atera gabe, uluka ahazten da.
Daramadan sua, dudan argia
hozten dira
eta entzuten ditut
ilunpetan,
kexaka, itzali arte
barneko kemena;
diren marretatik
irten gabe,
hegoak ahulduz,
uluka doa,
urrunera?
Zure barnean duzu,
zugan dago indarra.
Aurkitzeko gelditu,
oihukatzeko mugituz
zure mugetatik kanpo,
munduaren bitartez,
bilatu duzun ainuriarekin
ikaratzera ausartu!
Zure babesa baitzara
sugarretan.
Ez aukera galdu
mugimendua marrazten duten uluketan pizteko
barne jakintza den otsoen hots, uhuri eta ahotsa.




Comentarios