ROKOKOAREN AURKA, ALBA
- Maria Eugenia Lopez

- 22 mar 2024
- 1 Min. de lectura
Albak begirada garbitzen digu bere marrazkien bitartez, gauzen lehenengo osagaiarekin elkar gaitezen. Xumetasunaren egiazkotasunarekin, gutxikotasunean arreta jartzen du.
Askotan ez bakarrik ahaztu, zapaldu ere egiten dugu nimiotasun hau, gauza txikietan edertasuna ikusten ez baitakigu; Rokokoaren aurka, heldutasunaren aurka.
Albak erronka botatzen digu, haurrek haien ikusteko eta aditzeko moduarekin egiten duten bezala, hark bere irudiekin gelditzen gaitu.
Albak dakar gure mitxoleten kolorea eta ipuinen forma. Mila esker, lagun.




Comentarios