UDAZKENA
- Maria Eugenia Lopez

- 3 dic 2022
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 4 ago 2024
Hosto horiak, udazkenaren eztia,
nire begi eta usaimenarentzako
bideak lautzen dira.
Zorua bigundu,
arnasa lasaitu,
bihotza estutu.
Hosto horiak, udazkenaren eztia,
behar ez dena askatzen dugu
eta indartzen gaituenari helduta
gure barnea
entzuten dugu,
zaintzen dugu.
Hosto horiak, udazkenaren eztia,
gu ikusita pozten diren pertsonengana,
argitzen gaituzten hitzetara begiratuta,
aurrerantz egiten dugu,
motel...
Maitasunez.
Hosto horiak, udazkenaren eztia,
haizearen txanda soinu izateko,
taupadak astindu eta
euri bihurtutako oroitzapenak
garbitzeko,
xume.
Hosto horiak, udazkenaren eztia,
gauaren begiak, ilargiaren jakinmina,
benetan nahi duguna ezagutzeko,
eskuak helduta geratzeko;
zure alboan beti baita
udazkena.




Comentarios